Aste honetako eta datorreneko bingoak ostegunetara pasatuko dira

Zaharen Babeslekuak antolatutako asteazkeneroko bingoak ostegunetara igaroko dira aste honetan eta datorrenean. Kultur etxean izango dira, beti bezala, baina 16:00etatik 18:00etara (ohi baino ordu erdi lehenago). Aste honetako saioa ekainaren 9an izango da, eta datorren astekoa 16an, ostegunak biak.

Ekainaren 16koa izango da uda aurreko azken bingoa, eta urrian itzuliko da.