Danbolin Musika Eskolak matrikulazio-epea zabalduko du ekainaren 20an

2022-2023 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalduko du Danbolin Musika Eskolak datorren astelehenean, ekainak 20. Hiru epetan banatuko da izen-ematea.

  • Ekainaren 20 eta 21ean: Gaur egungo ikasleek bakarrik eman dezakete izena; alegia, 2021-2022 ikasturtean Danbolin Musika Eskolan matrikulatuta egon direnek.
  • Ekainaren 22tik uztailaren 1era: Gaur egungo ikasleek eta berriek eman dezakete izena.
  • Irailaren 1etik 7ra: Gaur egungo ikasleek eta berriek eman dezakete izena.

Ikasketak

Ikasturtea irailaren 12an hasiko da, astelehenarekin, eta ikasketa hauek egin daitezke:

  • 1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak): Musika eta mugimendua.

2. eta 3. maila (7 urtetik aurrera):

  • Musika mintzaira (2. maila).
  • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
  • Euskal dantza.

Instrumentu horiek ikasteko plaza libreak badaude.

Informazio gehiago

Musika eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen: www.orio.eus/udala/udal-departamentuak/musika-eskola

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko bideak:

• Danbolin Musika Eskola (Iturbide kalea, 18.)

• 943 833 727 telefonoa

danbolinme@gmail.com