Aste honetan hasi dira Munton komun publiko berria jartzeko lanak

Munton komun autogarbitzaile bat jartzeko lanak aste honetan hasi dituzte, eta bi astez luzatuko dira. Udalaren aurreikuspenen arabera, uztaileko lehen astean iritsiko da komun prefabrikatua, eta udarako martxan egongo da. Abaromendin, Dikean eta tren-geltokian daudenen tankerakoa izango da komuna.

Horrez gain, oinezko pasabidea egingo dute pasealekutik Muntoko aparkalekura, eta aparkalekuaren sarreran zebrabidea jarriko dute, plazaren eta espaloiaren arteko lotura hobetzeko.