Danbolin Musika Eskolako ikasleen emanaldiak, herriko bi ikastetxeetan

Ikasturteari amaiera emateko eta Orioko bi ikastetxeetako ikasleei instrumentuak erakusteko, Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertu pedagogiko bana eskaini dute zentro bakoitzean. Ekainaren 6an, astelehenarekin, izan ziren Zaragueta Herri Eskolan, eta astelehen honetan, hilak 13, Orioko Herri Ikastolan.

Ikasleek gustura entzun zituzten saioak, eta gogoz txalotu zituzten ikaskideen musika-dohainak. Aukera ederra izan zuten instrumentuak gertutik ikusi eta bakoitzaren ezaugarrien berri izateko.