Udan ere mintza-taldeak osatuko dira Orion, euskara praktikatzeko

Ekainaren 9an bukatu zuten Urola Kostako Mintzalagun programaren 13. ikasturtea. Aurten, Orion, Zarautzen eta Zumaian osatutako 28 taldetan elkartuta, guztira, 104 pertsona inguruk hartu du parte programan. Orion lau talde ibili dira astero juntatzen, ikasturtean zehar.

Udan ere euskara praktikatzeko talde txikiak sortuko dira orain, herriz herri. Parte-hartzea doakoa da. Ohiko formatuari eutsiko zaio, alegia, euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak) euskara ikasten ari diren eta praktikatzeko gogotsu daudenekin (bidelariak) elkartuko dira, astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko.

Orion osatuko diren taldeetan parte hartu nahi dutenek ekainaren 24a arteko epea dute izena emateko.

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri harremanetan: