TAO zerbitzuan aldaketa bat egin du Udalak

Pasa den ekainaren 1ean jarri zen indarrean TAO sistema berria, eta herritarrengandik jasotako iradokizun bat aztertu ondoren, egonaldi laburreko aparkalekuen denbora muga luzatzea erabaki du Udalak.

Herriko saltoki gehienak biltzen dituzten lau kaleetan (Eusko Gudari, Arrantzale, Abeslari eta Ibai-Ondo) egonaldi laburreko aparkalekuak ezarri ditu aparkalekuen ordenantza berriak. Orain arte, egun osoan gehienez ere ordu eta erdiz aparkatu ahal izan da bertan, tiketa aterata. Azken egunetan, ordea, epe hori luzatzeko eskaerak jaso ditu Udalak. Proposamena Hirigintza batzordeak aztertu du, eta eskaera onartzea erabaki du. Aurrerantzean, beraz, aukera izango da goizean ordu eta erdiz eta arratsaldean beste ordu eta erdiz aparkatzeko egonaldi laburreko eremuetan.

Zehaztasun hauek hartu beharko dira kontuan:

– Ezin izango da aparkatzeko epemuga goizetik arratsaldera luzatu eta ezta arratsaldetik hurrengo egunera ere. Hau da: ibilgailua 12:00etan aparkatuz gero, ordu bata arte ordaindu beharko da tiketa. Eta 16:00etatik aurrera bertan jarraitu nahi izanez gero, beste tiket bat atera beharko da. Hori bai, arratsaldean ere beste ordu eta erdiz aparkatzeko aukera izango du erabiltzaileak.

– Matrikula sartzerakoan, sistemak automatikoki identifikatzen du zein den herrikoa eta zein ez, eta zuzenean dagokion tarifa eskaintzen dio.

Aldaketa indarrean dago dagoeneko.