Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du langile autonomoentzat, lege-aldaketen berri emateko

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko autonomoentzat eta ekintzaileentzat, autonomoen erregimen bereziari buruzko azalpenak emateko eta indarrean sartu berria den 6/2017 Legeak dakartzan berrikuntzen berri emateko. Hona hemen jardunaldiaren xehetasunak:

Izenburua: Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezia, lege berria

Eguna: 2018ko apirilaren 18a, asteazkena

Ordua: 9:30 (iraupena 2 ordu)

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Hizlaria: Marisa Trueba (Bultz-Lan Consulting)

Izen-ematea: Aurrez izena eman behar da, telefonoz deituta edo mezua bidalita:

Tel. 943 890 808

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Gaiak

1. Gizarte Segurantzako sistema
        a. Pertsona enpresaria eta bazkideak nola kokatu gizarte segurantzako erregimen desberdinetan.

2. Autonomoen erregimen berezia
        a. Pertsona langile autonomoaren definizioa eta aplikazioa.
        b. Alta, baja eta aldaketak.
        c. Kotizazioa eta kuoten diruzaintza.
        d. Jarduera amaitzea, langabezia. Ordainketa bakarra.
        e. Osasun prestazioak: aldi baterako ezintasuna.
        f. Ezintasun iraunkorra.
        g. Erretiroa eta desenplegua.

3. 6/2017 LEGEA (urriaren 25eko BOE): ekintzailetza bultzatzeko autonomoen lanaren inguruko erreformak.

4. Autonomoen erregimen bereziaren etorkizuneko erronkak.