Leire Zinkunegi oriotarrak ipuinak kontatuko dizkie 3 urtetik gorako haurrei eta gurasoei

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, apirilak 23, Liburuaren Eguna dela-eta.

Saioa 18:00etan hasiko da eta udal liburutegian izango da

Oraingo honetan oriotar bat arituko da ipuinak kontatzen: Leire Zinkunegi. Saioari 'Hontzaren babesean' izena jarri dio.

3 urtetik gorakoentzat

Ipuin-kontaketa saioa 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat da, eta ez da egokia adin horretatik beherakoentzat.

Puntual hasiko da eta, behin hasita dagoenean, ateak itxi egingo dira, kontatzaileari eta haurrei endredorik ez sortzeko.