Ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da datorren asteartean

Udalak eta herriko bi ikastetxeek bultzatzen duten 'Gu ere bertsotan' programaren barruan, haurren bertso saioa izango da datorren maiatzaren 22an, 17:30ean hasita, Ikastolako areto nagusian.

Urtero bezala, bi ikastetxeetako haurrek parte hartuko dute saioan eta bertan erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena. Saioa zuzentzen Iñaki Gurrutxaga bertsolari oriotarra arituko da, bera baitabil bertso-irakasle eskolan eta ikastolan. Ikastetxe bakoitzeko hiruna taldek parte hartuko dute.

Saioak ordubete inguruko iraupena izango du eta irekia da bertaratu nahi duen edozeinentzat.