Kuadrillen arteko batel lehiaketa antolatu du ikastolak San Pedro egunean

Lehiaketa ekainaren29an jokatuko da, ostiralarekin, 17:30ean hasita.

Ikastolak triatloia antolatu izan du azken urteotan San Pedro jaietan; baina aurten aldatu eta, horren partez, batel lehiaketa antolatu du Arraunketa Elkartearen eta Udalaren babesarekin.

14 urtetik gorako lagunek parte hartu ahal izango dute eta irabazleentzat sariak izango dira: afariak Galerna, Gabon eta Niko tabernetan.

Izen-ematea

Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta azken eguna ekainaren 20a izango da.

Koadrilla edo lagun-taldearen izenean eman behar da izena hiru toki hauetako batean: Karela kiroldegian, Ikastolako idazkaritzan edo kultur etxean. Posta elektronikoz ere eman daiteke, mezua idatzita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.