Petits Cantors del Principat d'Andorra abesbatzak kontzertua emango du ostegunean

Datorren ostegunean, uztailak 5, Andorratik datorren Petits Cantors del Principat d'Andorra abesbatzak kontzertua emango du Orioko elizan, 19:30ean hasita.

Petits Cantors del Principat d'Andorra abesbatza haurrek osatutakoa da eta dagoeneko 27 urte ditu. Oso ezaguna da Andorra inguruan eta kontzertu ugari eman ditu bai han eta bai atzerrian. Hasieratik Catherine Metayer izan da abesbatzaren zuzendaria.

Kontzertua doan izango da.