Eskultura eta pintura erakusketa kultur etxean: 'Murgilketa begiradan'

Manuel Fernandez eta Miguel Etxeberriak 'Murgilketa begiradan' izeneko erakusketa zabaldu dute kultur etxeko areto nagusian.

Erakusketan bi eratako lanak daude ikusgai: alde batetik, Miguel Etxeberriak egindako harrizko 8 eskultura, elementu arkitektonikoekin lotura dutenak; eta, bestetik, Manuel Fernandesek sortutako 16 pintura-lan.

Erakusketa zabalik izango da uztailean, hilaren 29a arte. Gero, abuztuan, itxita izango da; eta irailean berriro irekiko dute, 3tik 16ra bitartean.

ORDUTEGIA

Erakusketa egunero irekiko dute honako orduetan:

Astelehenetik ostiralera: 10:30 - 13:00 eta 16:30 - 20:00.

Larunbatetan: 17:00 - 20:00.

Igandetan: 11:00 - 13:00 eta 17:00 - 20:00