Egun osoko festa egingo da urriaren 6an, arraun-surfeko txapelketa dela-eta

Urriaren 6an, larunbatarekin, egun osoan izango dira ekitaldiak Orion, kultura eta kirola uztartuz. Huek dira antolatzaileak: Euskal Herriko Surf Federazioa, Gipuzkoako Surf Federazioa, Orioko Udala eta Arkupe elkartea.

URRIAK 6, LARUNBATA. PROGRAMA

10:00 Errioko zaborraren bilketa, Herrio natur taldeak eta Begi Bistanek antolatuta. Topalekua: Arraunetxe. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena aldez aurretik

11:00 Federarte Market Herriko Plazan. ARKUPE elkarteko hainbat establezimenduk ere jarriko dute postua: Ttipi-ttapa, Soia, Expo eta Rose's.

11:30 Kalefit solidarioa Herriko Plazan. KALEFITek entrenamendu funtzionaleko saio bat egingo du, surf, skate eta snowboard-era bideratuta. Barra bat jarriko dute boluntarioek eta bildutako dirua Siriako errefuxiatuentzat izango da.

12:00 SUP (Stand-up Paddle - arraun-surfa) egokitua Arraunetxeren ondoan, kirol egokituko federazioak antolatuta, Axi Muniainen laguntzarekin. Berdin-Berdinak kirol elkarteko kideek parte hartuko dute begirale profesionalekin.

14:00 Mola Mola barbakoa Herriko Plazan.

15:00 Euskal Herriko arraun surf txapelketaren finala, Arraunetxetik abiatuta.

arraunsurfaibilbidea18

19:00 Sari banaketa Herriko Plazan. Ekitaldian omenaldia egingo zaio Orioko Zergatik Ez taldeari.

SUPer FEDERARTE FEST jaialdia

20:00 Mola Mola barbakoa Herriko Plazan.

21:30 MADELEINE taldearen emanaldia Herriko Plazan. (Foru Aldundiak prestatutako KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018 ekimenaren barruan).

22:30 VOLTAIA taldearen emanaldia Herriko Plazan. (Foru Aldundiak prestatutako KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018 ekimenaren barruan).

23:30 EL_TXEF_A DJ SET Herriko Plazan.

01:30 DJ saioa K2 tabernan: DJ VILA XXX.

03:00 DJ saioa Errusta tabernan: DJ ILLARRA.

04:30 DJ saioa Hatoz tabernan: DJ RUBIO.

arraunsurfaMadeleine18

MADELEINE TALDEA

Madeleine taldea Donostiko lau lagunek osatzen dute; Gartxot Unsain Letona, Itzal Uranga Ugarte, Jon Iñaki Benito Urteaga eta Jagoba Salvador Zaldua. Melodia maite dute, emozionala den hori, eta nola ez, abesti puskak. Ezin esan zein urtetan hasi ziren, baina bai bolada luzea daramatela beren unibertso musikala eraiki nahian. Paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta efektuz beteriko atmosferak maite dituzte. Urte hauetan zehar gehienbat Euskal Herriko gaztetxe zirkuitoan aritu dira jotzen, eszenatoki handiagoekin (Atabal, Plateruena, Festi Lasai, Intxaurrondo K.E...) uztartuz. Toundra, Lisabö, Gojira edo Jardin de la Croix taldeekin batera aritu dira, besteak beste. Bi lan kaleratu dituzte orain arte, Madeleine (2009) eta Mugarri (2013), biak autoekoizpenaren bidetik eta Radix Records-en laguntzarekin.

www.madeleinetaldea.bandcamp.com/

www.facebook.com/Madeleine-194296107937/

www.youtube.com/channel/UCF8EJUi73wa8tASE_rds9Xg

Bideoak:

www.youtube.com/watch?v=Fe7ycZoltW0

www.youtube.com/watch?v=9X9JKexzRkQ

www.youtube.com/watch?v=jmXX-NFFao4

Argazkia: Lorena Otero


arraunsurfaVoltaia18

VOLTAIA TALDEA

Voltaia taldea 2014an sortu zen Zumaian. Urte horretan argitaratu zuten lehendabiziko diskoa. Hasieratik kontzertu ugari eskaini zituzten eta hainbat tokitan aurkeztu zuten. 2015eko udaran lehendabiziko bira amaitu osten ‘Medusa’ bigarren diskoa kaleratu zuten. 80 kontzertu inguru eman zituzten lan honekin. Jon Duran bateriajoleak taldea utzi eta bere tokia Pablo Sanchezek bete zuen. Hasieratik 70eko hamarkadako rock doinuen eta stoner rock-aren eragina erakutsi dute Zumaiako taldearen kantuek. 2018ko Otsailean ‘Erortzen’ disko berria argitaratu dute. Zestoako Gaztain Estudioak-en grabatu dute eta Eñaut Gaztañaga (Grises) arduratu da ekoizpenaz. Taldea, Unai Eizagirre (Baxua eta ahotsa), Pablo Sanchez (Bateria) eta Ion Brakamonte (Gitarra)-k osatzen dute.
www.voltaia.bandcamp.com

www.facebook.com/voltaia/?fref=mentions&pnref=story

www.twitter.com/_VOLTAIA_

www.instagram.com/voltaiaband/

www.youtube.com/channel/UCybxYpx8ALDOivTpwPQ6TpA

Bideoak:

www.youtube.com/watch?v=YJOT9x7RDuw

www.youtube.com/watch?v=OJlhAZuuF-Y

Argazkia: Unai Huizi