Asteazkenean izango da azken eguna UEMAk antolatutako 'Salto!' udalekuetan izena emateko

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu udaleku hauek UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean.

50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea zabalik dago, maiatzaren 9a arte.

Sastarrain aterpetxean, Zestoan

Zestoako Sastarrain aterpetxean izango dira udalekuak. Sastarrain baserri eskola eta aterpetxea, izen bereko bailara txiki eta atseginaren erdigunean dago kokatuta, Zestoan, Gipuzkoan, herrigunetik kilometro eta erdira. Zelai multzoak eta zuhaiztiak ugariak diren bailara txiki eta eder honetan daude Ekaingo koba eta Ekainberri museo-gunea ere.
Aterpetxeari eta inguruari buruzko informazio osagarria, hemen: sastarrain.com

Norentzat

Udalerri euskaldunetan bizi diren 15 eta 18 urte arteko gazteentzat.

Izena emateko epea eta modua.

Izena emateko epea maiatzaren 9ra arte izango da zabalik.
Izena emateko, nahikoa da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idaztea edota 943 816699 telefonora deitzea (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara).

Prezioa

249 euro ordaindu beharko du gazte bakoitzak.

Oharrak

  • 50 lagunentzako lekua izango da.
  • Prezioan sartuta dago zazpi eguneko egonaldia mantenu osoan, otordu guztiekin. Baita eguneroko ekintzak, irteerak, tailerrak eta udalekuetan ohikoak diren gainerako jarduera guztiak ere.
  • Salto Gazte Topaketetan parte hartu zuten gazteentzat, berariaz 10 leku gordeko dira.
  • Gainerako 40 gazteak zozketa bidez hautatuko dira izena 40 lagunek baino gehiagok ematen badute, beti ere lurraldetasun eta genero ikuspegiak zainduta.
  • Zozketa egin behar izanez gero, UEMAk maiatzaren 14an jakinaraziko die gazteei lekua egokitu zaien ala ez.
  • Behin zozketaren emaitza jakinarazita, gazteek maiatzaren 19a arteko epea izango dute UEMAren kontuan ordainketa egiteko.

 

Salto! udalekuak. Triptikoa (PDF)