Udan sei Ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak ikastaroak eskainiko ditu uztailetik irailera bitartean.  

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Hauek dira antolatu diren ikastaroak:

BIDEO CV: Bideo CV bat nola egin ikasteko

Data: uztailak 6 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

Data: abuztuak 31 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU ATARIAK: Lana bilatzeko web orrialdeen berri ikasteko

Data: uztailak 20 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Data: abuztuak 3 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatzeko

Data: irailak 7 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berrien erabilera ikasteko.

Data: irailak 21 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Informazioa eta izen-ematea

Ikastaroetan izena emateko edo informazioa eskuratzeko, jo Orientazio Zerbitzura:

  • Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua
  • Tel. 943 890 808
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.