Txotxongilo emanaldia izango da ostiralean Herriko Plazan

Datorren ostiralean, uztailak 6, 'Gatz, titiritorto basatia' izeneko txotxongilo-ikuskizuna izango da Herriko Plazan, 18:30ean hasita. Haur txikiei zuzendutako emanaldi bat da.

Titiritortoak basoan

Agertokiak autokarabana baten itxura izango du, 'Matxeneta' izenekoa, eta bertan kantuan aritzeko aukera izango dute txikienek.

Maitena Illarramendi Unanuek sortutako txotxongilo-emanaldiak titiritortoak ditu protagonista. Maitena irakaslea da eta 2014ko udazkenean bururatu zitzaion antzerki honen ideia, basoan perretxikoak biltzen ari zela. Pertsonaia ugari sortu zituen, naturan dauden elementuetan inspiratuta.