Uztaileko eta abuztuko ekitaldien programa argitaratu du Udalak

Udalak uztaileko eta abuztuko ekitaldien programa kaleratu berri du. Honako hau da:

UZTAILAK 12, OSTEGUNA. BISIGUAREN FESTA

21:00 Afaria Herriko Plazan.

UZTAILAK 13, OSTIRALA. BISIGUAREN FESTA

21:00 Afaria Herriko Plazan.

UZTAILAK 14, LARUNBATA. BISIGUAREN FESTA

12:45 Castellers de Vilafranca taldeari ongietorria eta haien emanaldia Herriko Plazan.

14:00 Bazkaria Herriko Plazan.

21:00 Afaria Herriko Plazan.

UZTAILAK 15, IGANDEA. BISIGUAREN FESTA

14:00 Bazkaria Herriko Plazan

UZTAILAREN 16TIK 29RA

Manuel Fernandes eta Miguel Etxeberriaren eskultura erakusketa kultur etxean.

UZTAILAK 21, LARUNBATA

11:00 Emakumeak ETE ligako 5. jardunaldia itsaso zabalean.

11:30 KAE 2 ligako XI. estropada itsaso zabalean.

22:15 Zinea Kalean: ‘Handia’ filma ikastola aurreko plazan.

UZTAILAK 22, IGANDEA

11:45 EUSKOTREN LIGAKO BANDERA. 6. Orio Kanpina bandera itsaso zabalean.

12:00 EUSKO LABEL LIGAKO BANDERA: Orioko 28. estropada - 6. Orio Kanpina Bandera itsaso zabalean.

UZTAILAK 28 eta 29, LARUNBATA ETA IGANDEA

Bateleroen eguna, Euskal Bateleroak elkarteak antolatuta

UZTAILAK 30, ASTELEHENA

19:00 Laboaren omenezko kontzertua Herriko Plazan, Orioko Udalaren eta Jazzaldiaren artean antolatuta. Eguraldi txarra eginez gero, zimitorioan.

UZTAILAK 31, ASTEARTEA

18:30 Haurrentzako ekitaldia Herriko Plazan: ‘Irrintzika’.

ABUZTUAK 4, LARUNBATA

22:15 Zinea Kalean: ‘Piratas del Caribe: la venganza de Salazar’ filma hondartzan.

ABUZTUAK 8, ASTEAZKENA

Kontzertua hondartzan: 40 Principales.

ABUZTUAK 9, OSTEGUNA

19:30 Haurrentzako ekitaldia Anibarko Portuan: Leire Zinkunegi ipuin kontalaria.

ABUZTUAK 11, LARUNBATA

22:15 Zinea Kalean: Ballerina filma ikastola aurreko plazan.

ABUZTUAK 23, OSTEGUNA

19:30 Haurrentzako ekitaldia Abaromendi plazan: ‘SUPERLAGUNA’ Fernando Anbustegiren eskutik.

ABUZTUAK 25-26

Outlet azoka Herriko Plazan Arkupe elkarteak antolatuta