Dagoeneko libre da hondartzan bainatzea

Osakidetzak egindako azken neurketan hondartzako uraren kalitateak 'bikaina' kalifikazioa jaso du.

Horren ondorioz, kendu egin da asteartean indarrean jarri zen hondartzan bainatzeko debekua eta, bestelako abisurik ez bada, lasai bainatu daitezke herritarrak eta bisitariak Orioko hondartzan.