Urriaren 15etik 19ra
Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Astebeteko iraupena izango du ikastaroak; urriaren 15etik 19ra bitartean. Goizez, 09:00etatik 13:00etara, 4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko da eta, beraz, parte-hartzaileek aukera izango dute moduluka izen emateko.
Hona hemen prestakuntza ikastaroaren gaitegia, saioz saio:
- 1. saioa: Negozio plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra.
- 2. saioa: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak.
- 3. saioa: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak.
- 4.saioa: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia. Erabiltzen diren dokumentuak.
- 5.saioa: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ.
Aipatutako arloei buruzko azalpen teorikoez gain, bakarkako ariketa eta taldekako lanen bitartez osatuko da prestakuntza-ibilbidea.
Informazioa eta izen-ematea
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- Urola Kostako Udal Elkartea
- Enpresa Sustapena (Maider Ibarbia)
- Tel. 943 890808
- Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- www.ekiten.org