Larunbatean egingo da, kultur etxean, ?Euskaraz Gazte? 10. literatur lehiaketaren sari banaketa

Etzi larunbata, maiatzak 10, banatuko dira ?Euskaraz Gazte? literatur lehiaketaren sariak. Sari banaketa kultur etxeko liburutegian izango da, eguerdiko hamabi eta erdietan hasita.

Guztira 1.500 euro banatuko dira saritan: erdia olerki eta bertsoetako atalean, eta beste erdia, ipuinenean. Lehiaketak 10. urtea du aurtengoa.

Sariak banatzen parte hartuko dute Kultura eta Euskara batzordeko buru Mari Jose Garatek eta epaimahaiko kideek. Sari banaketaren ondoren, lunch-a izango da bertaratzen diren guztientzat