elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

Omenaldi xumea eskainiko diote herritarrek Jorge Oteiza eskultoreari

Orioko herritarrek omenaldia egingo diote iluntzean Jorge Oteiza zenari. Mirari Arruabarrena alkateak deitutako bandoan dei egin die herritarrei omenezko bilkura batean parte hartzera gaur, apirilak 11, 21:00etan.

Jorge Oteizaren omenezko bilkura hark egindako Pietatearen eskulturaren azpian egingo da, Kale Nagusiaren hasieran. Iaz jarritako eskultura da Pietate hori eta Orioko toki ezagunenetako batean jarrita dago, egileak hala nahita.

Bilkura hamabost minutukoa izango da eta gaueko bederatzietan hasiko da. Partehartzaileak borobilean jarriko dira, aspaldiko kromletxak irudikatuz, barruko hutsuneari begira, eta, hartara, omenaldi xumea eskainiko diote Orioko eskultore handiari.

Alkateak kandela banarekin agertzea eskatu die herritarrei.