Pablo Liquido kantari nafarraren kontzertua

Pablo Liquido kantari nafarraren kontzertua izango da ostiralean Orioko Koasta tabernan

Ostiral gauean, martxoak 28, Pablo Liquido abeslari nafarraren kontzertua izango da Orioko Koasta tabernan, gaueko hamar eta erdietan hasita.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. Ostiraleko hau izango da programa honetako aurtengo hirugarren kontzertua.

?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, hilaren azken ostiralean, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Koasta, Goizeko eta Salatxo.