elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

Udalbatzarra bilduko da datorren asteartean, hilak 25

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du martxoaren 25ean, arratsaldeko zazpietan hasita, kultur etxeko areto nagusian.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  • Onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2003ko urtarrilaren 28an egindako ohiko bilkurako akta.
  • Onartzea, egoki bada, ORIO GARATZEN izeneko Erantzukizun Mugatuko Sozietate Urbanistikoaren justifikazioko memoria eta estatutuak.
  • Onartzea, egoki bada, partzelarioaren aldaketa (2.23 eta 2.18 partzeletan) Orioko hondartzako 3. Interbentzio Urbanistikorako Eremuko (AIU3) Plan Partzialaren Aldaketaren espedientean.
  • Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko hondartzako 3. Interbentzio Urbanistikorako Eremua (AIU3) urbanizatzeko proiektuari. Proiektua Orioko Udalak sustatu du eta Juan Eizmendi Aranalde arkitektoak idatzi du.
  • Alkateari ahalmen zabala ematea, egoki bada, 4-1-13 zonako ?Anibarko Portua? 4. partzelako sotoko bi garaje (32. eta 33. zenbakidunak) salerosteko eskritura publikoa izenpetzeko, Orioko Udalaren izenean.
  • Karkara Taldea kultur elkarteak, Orioko euskarazko egunkariaren aldeko batzordearen izenean, aurkeztutako mozioa aztertzea eta dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada.
  • Eskariak eta galderak.