elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

Etxeko laguntzaileen lan poltsa osatu nahi du Udalak

Orioko Udalak etxeko laguntzaile lanetan aritu nahi dutenen lan poltsa sortu nahi du.

Poltsa horretan izena eman nahi duenari honako ezaugarriak kontuan hartuko zaizkio:

  • Orion erroldatua egotea
  • Euskaraz hitz egiteko erraztasuna
  • 18 urte beteak izatea
  • Esperientzia. Lan mota horretan aritua izatea
  • Autoaz baliatzeko aukera izatea
  • Titulazioa homologatua izatea (ez da nahitaezkoa)

Eskabideak aurkezteko tokia

Orioko Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzuan. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era.

Eskabideak aurkezteko epea

Martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitartean (biak barne)