Kiroldegiko aparkalekuan plazak daude oraindik libre

Kiroldegiko eraikinaren azpian Udalak egin dien aparkaleku berrian plazak daude libre oraindik.

Egin berri den aparkalekuak kokaera aproposa du herrigunearen barruan, herriko zerbitzu nagusietatik gertu. Sarbidea Balea kaletik dauka.

Plaza kopurua 75koa da. Plazak irekiak dira, horietatik bi minusbaliotasunak dituzten pertsonei zuzenduak.

Plazak 40 urtez erabiltzeko eskubidea da Udalak salduko duena ?ez dira, beraz, jabetzan hartu ahal izango?, eta salneurria, 7.200 eurokoa izango da.

Aparkalekuak ikusi eta informazio gehiago nahi duenak, Udal bulegoetan eskuratu dezake.