Ireki da epea 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketan lanak aurkezteko

Dagoeneko zabalik dago epea Euskaraz Gazte literatur lehiaketan lanak aurkezteko. Urtero bezala, Udaleko Euskara batzordeak antolatu du lehiaketa, aurten hamargarren aldiz.

Hamasei urtetik gorako edozein oriotarrek edo aiarrek parte har dezake lehiaketan, bi modalitateetako batean: ipuinetan edo olerkitan.

Lanak aurkezteko epea 2003ko urtarrilaren 31n bukatuko da.

Sariak bi modalitateetan

Lehen saria: 300 euro

Bigarren saria: 200 euro

Hirugarren saria: 150 euro

Bi accesit, 100 eurokoak