'Orio futbolean' liburua salgai kultur etxean

Luis Azkuek eta Jose Antonio Bidegainek idatzitako liburua kultur etxean eros daiteke, 8 euroko prezioan.

Orioko Futbol Taldeak 25 urte bete ditu aurten eta, urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, liburu bat argitaratu dute, Orioko futbolaren historia biltzen duena.

Liburua Luis Azkue eta Jose Antonio Bidegain oriotarrek idatzi dute, eta kultur etxean dago salgai, 8 euroan.

Futbol Taldean jokatu duten talde guztien argazkiak erakusten ditu liburuak, jokalari eta entrenatzaileen izen-abizenekin.

Liburuaz gain, salgai daude, baita ere, urteurrena ospatzeko prestatu dituzten insigniak eta aterkiak.