EUSKO GUDARI KALEKO OBRAK

Eusko Gudari 2. faseari amaiera emateko asfaltatu aurretik egin behar diren prestakuntzak direla eta datorren asteazkenean, azaroak 26a, Eusko Gudari 2tik 6ra bitartean kalea itxi egingo da.

Trafikoaren aldaketak hauek izango dira,

  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
  • Ibilgailuak Kaia kaletik barrena sartuko dira herrira eta "DEBEKATUA" izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, "NAHITANAHIEZ", Txanka-hondartza bidea erabili beharko da.

Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.