Ostiral gauean, irailak 29, bideo foruma izango da

OZK taldeak 2005. urteko pelikula onenetako bat proiektatuko du: Tomy Lee Jones zuzendari eta aktorearen "Los tres entierros de Melquiades Estrada"

Tomy Lee Jones ezaguna da aktore gisa egin dituen lanengatik; baina honako hau da zuzendari moduan egin duen aurrenekoa. Western bat da, Estatu Batuen eta Mexiko artean girotuta eta, aditu batzuen ustez, 2005eko pelikularik interesgarriena izan zen.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0419294/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/39/lostresentierrosdemelquiadesestrada.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.