Bideo-forumeko emanaldia ostiralean: Paris je t'aime

OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, urriak 26. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.

"Paris je t'aime" filma zati laburrez osatuta dago: guztira 18 istorio labur, bakoitza zuzendari ezagun batek zuzendua, eta guztiak bi elementu elkarlotzen dituztenak: Parisko hiria eta maitasuna. Bi premisa horiek emanda, zuzendari bakoitzak askatasun osoz osatu du bere istorioa.

Informazio gehiago filmari buruz:

Gaztelaniaz:

http://www.filmica.com/casiopea/archivos/005561.html

Ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0401711/combined

Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.

Hurrengo filmak

Urte bukaera arteko programazioa finkatu du OZK taldeak. Honako hauek izango dira bi ostiraletik behin ikusiko diren filmak:

Azaroak 2

Nadie sabe (Hirokazu Koreeda)

Azaroak 16

Los idiotas (Lars von Triers)

Azaroak 30

Glengarry Glen Rose (James Foley)

Abenduak 14

Los h