?NOLA GIDATU ETA AURREZTU (DOAKO IKASTAROA)?

Gidarien artean energiaren kontsumoa murrizteko eta dirua aurrezteko antolatu diren ikastaroak

Mugikortasun Iraunkorraren Astea irailaren 17tik 23ra ospatuko da, gure gizartean garraioak sortzen dituen ondorioak ezagutarazi eta murrizteko helburuarekin.

Azken urteotan, garraioaren esparruak izan duen aurrerapen teknologikoen eraginez, distantziak laburtu egin zaizkigu eta gero eta urrunago iristen gara. Honek erabateko aldaketa eragin du gure bizimoduan eta egun, azkartasuna, erosotasuna eta autonomia bezalako baloreek lehentasuna hartu dute. Horrek, ordea, badu bere kostua: espazioa okupatu, baliabideak kontsumitu, hondakinak sortu (gasak, olioak, zarata, txatarra etab.) eta beraz, poluzioa, auto-istripuak, auto-pilaketak eta hitz batean, estresa.

Arazo horiek lotura zuzena dute gidatzeko moduarekin eta, EVEren laguntzarekin, ?Gidatze ekonomikoaz doako ikastaroak? antolatu dira gidarien artean ohitura onak zabaltzeko asmoarekin. Ikastaro hauetan energiaren kontsumoa murrizteko eta, ondorioz, dirua aurrezteko aholkuak emango dira. Dirua aurrezteaz gain, gidatze ekonomikoak beste abantaila ugari ere baditu. Besteak beste, kutsadura gutxitu eta errepidean segurtasuna areagotu egiten da.

Ikastaroak irailaren 21ean eta irailaren 29an egingo dira eta bakoitzak 4 orduko iraupena izango du. Ikastaroak saio teoriko eta praktikoak ditu, jarraian aurkezten den bezala:

  • Saio praktikoa: Aurretik finkatutako ibilbidean zehar gidatu, erregaiaren kontsumoa eta emandako denbora neurtuz.
  • Saio teorikoa: Ikasleei gidatze ekonomikoaren gakoak azaltzen zaizkie, eskuliburuak banatuz.
  • Saio praktikoa: Ibilbidean zehar gidatu, saio teorikoan jasotako azalpenak kontuan hartuz, eta erregaiaren kontsumoa eta emandako denbora neurtuz.
  • Saio teorikoa: bi ibilbideen arteko emaitzak aztertu eta alderatzen dira, erregaiaren eta diruaren aurrezpena neurtuz. Horrekin batera, saihesten den CO2ren isurpena neurtzen da.

GIDATZE EKONOMIKOAZ DOAKO IKASTAROAK UROLA KOSTAN

  • Datak:

Irailaren 21a, ostirala, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara

Irailaren 29a, larunbata, goizeko 10:00etatik 14:00etara

Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean

Izen-ematea: Irailaren 3tik 19ra, Urola Kosta Udal Elkartean

Telefonoa: 943 83 36 41 Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Informazio gehiago jasotzeko:

Elixabete Zuriarrain (Urola Kostako Udal Elkartea)

Tel / Fax / e-mail: 943 89 08 08 / 943 83 51 47 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. www.urolakosta.org