Testu eta mezu laburrak lantzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak eskualdeko enpresa txikientzat eta ekintzaileentzat

Ikastaroa hiru egunetan burutuko da; maiatzaren 8an eta 22an, eta ekainaren 5ean. Saio guztiak 13:30etik 15:00etara bitartean izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Dagoeneko izena eman dezakete ikastaroan parte hartzeko interesa duten eskualdeko enpresa txiki zein ekintzaileek. Hiru bide dituzte horretarako; Udal Elkartearen webguneko formularioa beteta; posta elektroniko bidez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua idatzita), edota telefonoz 943 890 808 zenbakira deituta.