Danbolinfest astea antolatu du musika-eskolak

Musika-tailerreko ikasleen kontzertuak

Musika-tailerreko ikasleen lehenbiziko kontzertua atzo bertan izan zen, astelehenarekin, kultur etxean: 2. mailako ikasleak aritu ziren beren piezak jotzen areto betean.

Hurrengo kontzertua asteazkenean izango da, maiatzaren 8an, 17:30ean, eta Salatxo aretoan egingo da. Kontzertu horretan 1. mailako ikasleek joko dute.

Ostegunean, berriz, maiatzak 9, kultur etxean joko dute 3. mailako ikasleek, 17:30ean hasita.

Larunbatean, egun osoko festa

Maiatzaren 11n, larunbatarekin, egun osoko festa antolatu du Danbolin Musika Eskolak Herriko Plazan eta honako hau izango da programa:

11:00 Kalejira, herriko zenbait tokitatik abiatuta.
11:30 Instrumentuko ikasleen emanaldia.
13:30 Dantzako ikasleen saioa.
14:15 Bazkaria.
16:00 Karaokea.
17:00 Txokolate-jana.
17:30 Erromeria, Bide Batez taldearekin