Ekainaren 14an izango da 'Ostiral Teknologikoak' ekimenaren barruko azken saioa

Gailu mugikorrak enpresan

Azken saio honetako gaia honako hau izango da: gailu mugikorrak erabilita, edozein negozio arindu eta errentagarriagoa izateko gakoak eskainiko dira.

Bi ordu eta erdiko iraupena izango du saioak: 10:00etatik 12:30era

Argibideak eta izen-ematea

Ikastaroan parte hartzeko, Urola Kostako Udal Elkartera jo behar da, eta ondoko datuak eman:

  • IZK/NAN
  • Enpresaren izena
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
  • Email
  • Telefonoa

Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

Ekimena kokatzen da SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak” zerbitzuaren barnean. Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurki daiteke, www.spri.eus, “MikroETEentzako Laguntzak” atalean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udal Elkarteko Enpresen Zerbitzura:

Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak
(Aintzane Ruesgas/ Eli Uzkudun)
Tel. 943 890808, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.