Irekita dago epea San Pedro eguneko Trikitilari Txapelketarako izena emateko

Txapelketan 4 pieza joko beharko ditu bikote bakoitzak:

  • Trikitixa
  • Porrusalda
  • Fandangoa
  • Arin-arina

Izen-ematea

Izena emateko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea kultur etxeko helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Adierazi beharreko datuak hauek dira: Izen-abizenak, nortasun-agiria, telefonoa, helbide elektronikoa, eta sariaren ordainketa egiteko Kutxa edo Bankuko kontu korrontearen zenbakia (bikoteko kide bakarrarena nahikoa da)

Oharrak

  • Finalean baserritar arroparekin agertzea derrigorrezkoa da.
  • Epaimahaikideek ikusten badute lehenengo saria emateko mailarik ez dela egon txapelketan, sari hori eman gabe geratuko da.