Danbolin Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako entzunaldiak eskainiko dituzte aste honetan

Ekainak 18, asteartea

19:00 Kantuko ikasleen entzunaldia, Salatxo aretoan.

19:30 Trikitixa eta pandero ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

Ekainak 20, osteguna

17:00 Gitarra ikasleen entzunaldia, musika eskolan.

17:00 Piano ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

19:00 Klarinete eta saxofoi ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

19:00 Tronpeta ikasleen entzunaldia, musika eskolan.

Ekainak 21, ostirala

17:00 Dantza-emanaldia Karela kiroldegian

19:00 Biolin, biolontxelo eta gitarra ikasleen entzunaldia, elizako zimitorioan.

Datorren ikasturterako izen-ematea

2019-20 ikasturterako izena emateko epea ekainaren 24tik uztailaren 3ra egongo da zabalik.

Ikasturtearen hasieran ere izango da izena emateko bigarren epe bat, irailaren 2tik 6ra bitartean.

Informazio gehiago nahi duenak jo dezala musika eskolara edo deitu 943 833 727 telefonora.