Hondarrezko irudien tailerra izango da ostegunean Antilla hondartzan

Tailerrean parte hartzeko ez dago adin-mugarik, irekita dago-eta haur, gazte zein helduentzat. Behin hara azalduta, Andoni Bastarrikak berak antolatuko ditu lantaldeak eta jarriko du jendea lanean.

Andoni Bastarrika

Andoni Bastarrika azpeitiarra da eta 49 urte ditu. 2010ean hasi zen hondarrezko eskulturak egiten eta, geroztik, makina bat saio eta tailer eman ditu Euskal Herrian barrena; gehienak kostaldeko hondartzetan (Sukarrietan, Sopelan, Muskizen, Zumaian, Donostian, Mutrikun…), baina baita barruko herrietan ere, udako festetan (Bergaran, Legazpin, Eskoriatzan, Zumarragan, Zestoan, Azpeitian…).