Gure Zirkua Orion izango da abuztuaren 1etik 18ra

Sarrerak salgai uztailaren 17tik aurrera

Sarrerak internetez jarriko dira salgai, asteazken goizeko 9:00etan, honako bi lekuetan:

https://www.ticketea.com

https://www.eventbrite.es

Lehen euskal zirkua

Gure Zirkua historiako lehen euskal zirku ibiltaria da eta arrakasta handia izaten ari da Euskal Herrian barrena. Malabarista, trapezista eta ekilibrista euskaldunek parte hartzen dute bertan, Iker Galartza antzezle eta antolatzailearen esanetara. Emanaldietan ikastaroak ere antolatzen dituzte, helduek eta haurrek zirkuaren sekretuak ikas ditzaten.