Abuztuaren 3an Donostiako Klasikoa txirrindulari-lasterketa pasatuko da Oriotik eta aldaketak eragingo ditu ibilgailuen zirkulazioan

Aldaketak zirkulazioan

Aldaketa hauek dira herritarrek kontuan hartu behar dituztenak:

  • Benta bidea itxita izango da ibilgailu guztientzat 11:00etatik 17:00etara. Bertan bizi direnei bakarrik utziko zaie pasatzen, momentu jakinetan.
  • N-634 errepidea Donostia aldera: itxita izango da 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara.
  • N-634 errepidea Zarautz aldera: 11:30ean itxiko da eta, behin gizasemeen lasterketa pasatu ondoren, 13:00ak aldera, berriro irekiko da.
  • Txanka-hondartza bidea: autopistara sartzeko aukera izango da goizeko momentu batzuetan, baina ezin da ziur esan noiz, lasterketaren baitan dago-eta. Arratsaldez, berriz, itxita egongo da 16:00etatik 17:00etara.
  • Goiko Kaleko semaforoa: Egun horretan Udalak desaktibatu egingo du Goiko Kaleko semaforoa, herritarrek handik barrena Zarauzko bidea hartu ahal izateko. 17:30etik aurrera aktibatuko da semaforoa berriro.
  • Plaza ingurua: Herriko sartu-irteerak errazteko, plaza ez da peatonalizatuko lasterketa bukatu arte. Beraz, herriko irteera kaitik barrena izango da, egun normaletan bezala, 17:30ak arte.

Udaltzaingoaren gomendioak

Udaltzaingoak gomendio hauek egiten dizkie herritarrei:

  • Onena, egun horretan autorik ez erabiltzea.
  • Goizean autoan mugitu behar izanez gero, 11:30ak baino lehenago atera herritik eta Zarauzko bidea hartu, gero handik edozein norabide hartu ahal izateko.
  • Arratsaldean autoan mugitu behar izanez gero, behin 13:00etatik aurrera irekita izango da bidea Zarautz aldera eta hori hartu behar da, gero handik edozein norabide hartu ahal izateko.