Irailaren 18ra arteko epea dago aurtengo HAZILAN proiektuan izena emateko

Programak bere-berea duen prestakuntzaz gain, praktikaldiari ekin aurretik, bogan den eta lan-munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza osagarria jasoko dute 8. edizioan parte hartzen duten eskualdeko gazteek (aurreko edizioan egin bezalaxe). Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.

Informazio saioa datorren ostegunean

Informazio-saio bat izango da, interesa duten gazte kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:

  • Eguna eta ordua: irailak 12, 10:00etan
  • Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Argibideak eta izen ematea: irailaren 18ra arte

Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta; bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen webgunean:

http://www.urolakosta.eus/eu/web/urolakosta-agentzia/hazilan-programa