‘Arantzazu, harriz herri’ dokumentala proiektatuko da kultur etxean datorren ostegunean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Oñatiko Udalaren laguntzari esker egin da dokumentala. Basilikaren sorreran eta historian protagonismoa izan duten lagun asko elkarrizketatu dituzte: artearen munduko jendea, Arantzazuko santutegiko zaindari Juan Ignazio Larrea, Oteiza Fundazioa Museoko kontserbatzaile Elena Martin, Pello Zabala fraide frantziskotarra… Jesus Iriarte izan da errealizadorea, eta gidoia Miren Mindegiak idatzi du.