Datorren asteartean aldatuko da zirkulazioa moilan eta bi noranzkotan pasatuko dira autoak

Aritzaga kalea, itxita

Galiboa instalatu eta zirkulazioa erabat moilatik bideratzen denean, Aritzaga kalea guztiz itxita geratuko da ibilgailuentzat, bertako obrak egin ahal izateko.

Erantsitako planoan ikusi daitezke zirkulazioan egingo diren aldaketak eta galiboa zein puntutan jarriko den.

Aldaketak oinezkoentzat ere

Behin moila bi noranzkotan jarrita, oinezkoentzako bidea ere aldatu egingo da. Moilaren zatirik estuena itxi egingo du Udalak oinezkoentzat, beren segurtasunagatik, eta horrek bide alternatibo bat marraztu beharra ekarri du: moilatik kiosko ondora eta handik Bizkarreneko etxea pasatu arte, gero moila ertzera itzultzeko.

Bordatxo ondoko oinezkoentzako pasabidea kendu egingo du Udalak, segurtasunagatik.

Arreta eta pazientzia eskatzen du Udalak

Arriskuak saihesteko, seinaleztatutako ibilbide babestuetatik ibiltzeko eskatzen die Udalak oinezkoei. Bestalde, bai oinezkoei eta bai auto-gidariei arreta eta pazientzia eskatzen die, batez ere lehenbiziko astean.