Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia izango da kultur etxean azaroaren 14an

Izena emateko aukera

Taldeak biltzen hasita dauden arren, oraindik eman daiteke izena eta, jendea juntatzen bada, talde berriak ere abiatu daitezke. Izena emateko edo informazioa jasotzeko, telefono eta helbide hauetara jo dezakezue:

  • Orioko AEK euskaltegia
  • Telefonoz: 625 485 215
  • Emailez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

11 urteko bidea

2009an abiatu zen Mintzalagun Programa gure eskualdean. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEK-k, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEK-k egiten ditu.

Programaren bilakaera ona izan da eta parte-hartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi zen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.