Orioko emakumeen beharren diagnosia ostegunean aurkeztuko da Salatxo aretoan

Datu esanguratsuak

Ahalduntze Eskolaren aurkezpena egin zenean, Anuska Esnal alkateak esan zuen herriko errealitatean egokitutako politika feministak gauzatu nahi dituela Udalak: "Horretarako, Orioko emakumeen beharren diagnosia egitea izan da abiapuntua. Diagnosi horren datuak oso esanguratsuak dira: badugu zer hobetua berdintasunean bizi den herria izan nahi badugu!".

Behin diagnosia aurkezten denean, webgune honetan bertan eskuragarri egongo da dokumentua.