Urola Kostako Udal Elkarteak informazio-saioa antolatu du HAZILAN proiektuari buruz

Zer da HAZILAN programa?

Hazilan programa lana lortzera bideratuta dago eta goi-mailako ikasketak dituzten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzentzen zaie. Eskualdekoek lehentasuna daukate parte hartzeko.

Programaren 9. edizioa urtarrilean abiatuko da eta hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Xehetasun guztiak Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri.

Izen-ematea zabalik abenduaren 20a arte

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan:

https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/Login.aspx

Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Argibideak jasotzeko

  • Vanessa Garcia
  • 943890808
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • http://www.urolakosta.eus/eu/-/hazilan-9-edizioko-informazio-saioa