Haurreskolan izena emateko epea urtarrilaren 7tik 13ra izango da

Ate irekietako eguna urtarrilaren 7an

Datorren urtarrilaren 7an, asteartearekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, instalazioak barrutik ezagutu nahi dituztenek aukera izan dezaten bisitatzeko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890 625.