ARTANTXURIKETAN ikuskizuna izango da kultur etxean urtarrilaren 24an

Arto-zuriketa antzeztuz

Garai batean, baserrietan, kultur transmisiorako bide izaten zen arto-zuriketa. Artoa aletu bitartean kantu zaharrak abesten ziren eta kontakizun ugari konpartitzen ziren baserriko sukaldean edo mandioan. Transmisio-lan horren antzezpena egiten dute Maixux Zugarramurdi goizuetarrak eta haren hiru alabek: Arantxa, Ainhoa eta Maider (Ansa ahizpak). Ansa ahizpek urteak daramatzate musika munduan, ofizioa eta afizioa uztartuz, eta oraingo honetan amarekin batera osatu dute ikuskizuna.