Udalak eta Aldundiak parte-hartze prozesu bat abiatuko dute urtarrilaren 21ean, haurren kale-jolas autonomoa eta aktiboa sustatzeko

Kale-jolas autonomoa eta aktiboa sustatzeko

Parte-hartze prozesua, batez ere, 0-10 urte bitarteko haurren gurasoei eta haurrekin lanean dabiltzan profesionalei zuzenduta dago (entrenatzaileak, begiraleak, hezitzaileak…). Helburu orokorra hau da: Orion 0-10 urte bitarteko haurren artean bat-bateko kale-jolas autonomoa eta aktiboa sustatzea. Horretarako, honako galderak planteatuko dira:

  • Nolakoak izan behar lukete gure haurren jolasek? Eta Orion, non eta nola egiten dute jolas?
  • Neskek eta mutilek berdin egiten dute jolas Orion?
  • Orioko familien bizi-baldintzek nola eragiten dute beren txikien aisialdia?
  • Zein dira oztopoak eta baliabideak Orion, eta non daude?
  • Zer aldatu beharko litzateke? Zer eskatzen dugu, eta nori? Eta zer egin dezakegu guk?

Jolas librearen garrantzia

Jolasak berebiziko garrantzia du haurraren garapenean, baliabideak eskaintzen baitizkie garapen motorrerako, intelektualerako, emozionalerako eta sozialerako.

Gaur egun, ordea, gure haurrek gero eta denbora gehiago pasatzen dute helduen gidaritzapean eta gero eta aukera gutxiago dituzte beren jolasak modu autonomoan kudeatzeko. Joko antolatuak eta kirolak hartu du bat-bateko jolasaren lekua eta, horrekin batera, herriko naturguneek eta kaleek lekua galdu dute kirol-kantxa eta jolas-parke 'seguruen' aurrean.

kalejolasAKT eskuorri digitala ORIO 1