Hori dela eta, herriko arraunzaleei hau eskatzen dizuet:

  • Ez joan Donostiara Kontxako estropadetara. Antolatzaileek estropada publikorik gabe egitea erabaki dute, osasun-arrazoiengatik, eta hori errespetatzea eskatzen dizuet. Etorriko dira garaiak berriro kaleko festa egiteko eta gure arraunlariak bertatik bertara animatzeko, baina aurten inportanteagoa da jende-pilaketak saihestea. Aurten estropadak telebistan ikustea tokatzen da.
  • Zaindu segurtasun-neurriak taberna eta soziedadeetan. Zuetako askok herriko taberna eta soziedadeetara joko duzue, Kontxako estropadak ikustera. Zuhurrena estropadak etxean ikustea da, bertakoekin; baina, taberna edo soziedadera jotzen baduzue, kontuan izan zorrotz bete behar dituzuela ezarritako segurtasun-neurriak: maskara jantzi, distantziak zaindu, jende asko dagoen tokiak saihestu… Arduraz jokatu, alegia.

Laburtuta, beraz, hau da herritarrei eman nahi dizuedan mezua: goza ezazue arraun-festa eder honetaz, merezi duen bezala, baina ahaztu gabe egoerak zentzuz eta arduraz jokatzea eskatzen digula denoi.

Aupa Orio eta gora arrauna!