Bi saio egun berean

Aforo-mugak behartuta, bi saio egingo dira egun berean, bat 17:30ean eta bestea 19:00etan. Saio bakoitzean 25 lagunek hartuko dute parte gehienez, eta horregatik da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Behin aforoa betetzen denean, ezin izango da izena eman.

Saioak kultur etxeko areto nagusian egingo dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute.

Saioak euskaraz izango dira eta herritarrek aukera izango dute beren ekarpenak euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko. Bertan erakutsiko den material idatzia bi hizkuntzetan aurkeztuko da eta, beraz, euskaraz ondo ez dakitenek ere jarraitu ahal izango dute.

 emanizena20